San Joan jaietarako prestatzeko asteburu honetan Txorierriko jaiak ospatzen dira auzo leioaztarran. Musika, dantza eta giro ona izango da gaurtik aurrera Txorierrin, pasa zaitez!
EKAINAK 10, OSTIRALA
18:00 h. - Txupinazoa eta jaiei hasiera ematea.
18:30 h. - Haur jolasak eta ludoteka.
18:30 h. - Mahai-futbol txapelketa nagusientzat.
19:30 h. - Maskota txapelketa.
19:30 h. - Umeentzako erromeria.
20:00 h. - Txokolatada.
23:00 h. - Kontzertuak BAKETAZO eta SABOTAJErekin.
Zozketa.
EKAINAK 11, LARUNBATA
10:00 h. - Txupinazoa eta krosean izena ematea.
11:00 h. - Herri krosa.
11:30 h. - Tortila lehiaketan izena ematea.
12:00 h. - Haur parkea puzgarriekin eta ludoteka.
12:00 h. - Igel-toka lehiaketa eta bolo-joko txapelketa.
13:00 h. - Tortilak aurkeztea.
16:00 h. - Haur parkea puzgarriekin, ludoteka eta mozorro lehiaketa.
16:00 h. - Tute lehiaketa.
18:00 h. - Denontzako jokoak (petanka, sokatira, txingak, lokotx-bilketa).
19:00 h. - Magoa.
20:00 h. - Sardinada.
23:00 h. - Erromeria HAKKER taldearekin.
EKAINAK 12, IGANDEA
10:00 h. - Txupinazoa.
11:00 h. - Arku tiroa.
11:30 h. - Gozogintzako lehiaketan izena ematea.
12:00 h. - Mahai-futbol txapelketa umeentzat.
12:00 h. - Txapel-jaurtiketa lehiaketa.
12:00 h. - Talo tailerra.
13:00 h. - Leioako musika bandak eskainitako kontzertua.
13:30 h. - Gozogintza aurkezpena.
14:00 h. - Herri bazkaria.
16:00 h. - Mus lehiaketa eta 80. hamarkadako jokoak.
18:00 h. - Euskal dantzen erakustaldia GURE OHITURAK, TRABUDU eta TXIKIAK TXIKI taldeekin
19:00 h. - Nagusien Mahai-futbol finala
20:30 h. - Sari banaketa eta jai bukaera.
ANTOLATZAILEA: BIFOR JAI BATZORDEA
LAGUNTZAILEA: LEIOAKO UDALA