2011-06-10
Ekintzaileentzako ikastaro berria prestatu du Behargintza Leioak
Behargintza Leioak negozio berria Leioan irekitzeko asmoa duten pertsonentzat ikastaroa berezia prestatu du uztailaren 11tik 22ra arte. Honetan, enpresa proiektuak sortzeko eta abian jartzeko aholkularitza jorratuko da, helburu gisa negozioplana eraikitzea izanik.
Ikastaro honek, enpresari eta enpresa-kudeaketari buruzkoen hastapena jorratzen du. Guztira, 30 orduko taldeko prestakuntza da eta plazak mugatuak izango dira. Honen helburua da pertsona sustatzaileei beharrezko informazioa, metodologia eta laguntza profesionala ematea, enpresaideiak egokiro orientatzeko. Prestakuntzak, besteak beste, honako eduki hauek izango ditu:
- Negozio modulua: Negozioa, forma juridikoa, eratzeko legezko izapideak, baimenak,
lizentziak, finantzaketa eta laguntzak, bai eta lan-arriskuak
eta ingurumenekoak ere.
- Finantzaketa modulua: iturriak eta motak, eta kobrantzen eta ordainketen
kudeaketan ohikoak diren gainerako tresnak.