2011-06-27
Berdintasun tailerretan parte hartzeko epea zabalik da
Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailak, urtero legez Berdintasun tailerrak antolatu ditu 2011-2012 ikasturterako eta dagoeneko, datorren abuztuaren 31ra arte, izena emateko epea zabalik izango da.
Emakume zein gizonei zuzendutako erantzunkidetasun eta autonomia tailerrek irailetik abendura arte iraungo dute, talde bakoitzean 16 partehartzaile hartuko dira eta prezioa 10 eurokoa izango da.
Emakumeek brikolajean, elektrizitatean eta igeltserotzan arituko dira,30 ordu arlo bakoitzean. Irailaren 19an hasi eta abenduaren 21ean amaituko dira tailerrak, astelehen, asteazken eta ostegun orotan, 18.00etatik 20.30era Leioa-Getxoko LHIK-en.
Gizonek, berriz, etxearen garbiketa eta antolamendua, lisaketa eta josketa eta sukaldaritza ikasiko dute irailaren 14tik abenduaren 21era arte. Asteazken eta ostegunetan 18.00etatik 20.30era Leioa-Getxoko LHIK-n.
Honetaz gain, aurten ere defentsa pertsonaleko ikastaroa eskainiko da. Azaroko astearte eta ostegunetan 10.30etik 12.00etara Sakoneta kiroldegian. Esan beharrekoa da ikastaroa 5 euroko kostua izango duela eta EHUko ikasleak direnek kreditu bat lortuko dutela.
Erlazionatutako dokumentuak:
Egitaraua (pdf, 131 kb)
Partekatu:
Itzuli