Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-07 Bidea da
Eneko Arruebarrena / Eneko Arruebarrena

Udaren amaiera ate joka dugu. Eta, horrekin batera, leioaztar gehienentzat, oporrak ere amaitzen ari dira. Normaltasunera, errutinara eta errealitatera itzuli beharra dago. 2011. urtearen azken zatiari ekingo diogu, lan-urte eta ikasturte berriak bertan dira eta. Eta inguruan ditugun perspektibak uztailean utzi genituenen antzekoak dira. Zailak.

Orain, 2012. urtean indarrean egongo diren Udal Aurrekontuak prestatu behar dira. Diru-sarrerak gastu eta inbertsioekin koadratu behar dira, Leioak azken urteotako bizi-kalitateari eta ongizate-estatuari eutsi ahal izateko. Aurrekontuek beti izan behar dute serioak eta zorrotzak, baina, krisi garaiotan, betekizun hori bikoiztu egiten da.

Urte hauetan, eta dagoeneko lau dira, gastuen eta inbertsioen inguruko lehentasunak erabakigarriak dira. Udal eskumenek bete-betean landu behar dituzte ekonomiaren aktibazioa, aberastasunaren sorrera eta enpleguaren sustapena, horrek bereizten gaitu eta. Horretan gaude eta horretan egongo gara. Leioa udalerri dinamikoa da, eta hala izaten jarraitu behar du.

Honen guztiaren adibide ona Udal Musika Eskola eta Kontserbatorio berriaren aldeko apustua da. Ekipamendu berri bat eraikitzeko aukera albo batera utzita, oraingo ekipamendua handitzea erabaki zen. Eraikina egiteak (bertan daude, halaber, Haurreskola eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe bat) eta berau egokitu eta hornitzeak 3 milioi euro inguruko kostua izan du. Diru hori pertsonengan pentsatuz inbertitu da: jendearen prestakuntza eta hezkuntza hartu dira kontuan, eta, epe luzean, enplegua sortzeko aukera hobeak egongo direla ere pentsatu da. Ekimen horri esker, Leioa nabarmendu egin da Euskadiko gainerako udalerrien artetik. Eta, baliabide publikoen kudeaketaren aldetik, bete-betean asmatu dugula esan daiteke.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa