2011-09-09
Asteburu honetan, Udondoko jaiak
Irailaren 10 eta 11n, larunbatez eta igandez, Udondoko jaiak izango dira. Bertan, jende guztiarentzat pentsatutako jarduerak egingo dira; besteak beste, paella lehiaketa, arrantza eta mus txapelketa, edo umeentzako jolasak eta karaokea.
Esan beharra dago, larunbatean, Aizkolarien Ohorezko Ligak Udondon egingo duela bere norgehiagoketako bat. Gainera, Leioako Harri-jasotzaileen Eskolak erakustaldia egingo du bertan Perurena familiarekin. Igandean, berriz, antzinako auto eta moto ugari jarriko dira ikusgai.
Irailak 10, larunbata (Tolentinoko Nikolas Deuna)
09:30 TXUPINAZOA.
09:00 Udondoko III. Paella txapelketaren hasiera.
11:00 Txistulariekin kalejira.
11:15 Udondo Errekako IX. Arrantza Txapelketa.
12:00 Meza Ondizko Baselizan.
13:00 Ohorezko Aurreskua eta Ikurriñaren igoera auzoko nagusiaren eskutik.
13:30 Kanta poteoa Udondo Tabernatik.
14:00 Paellak aurkezteko ordua.
16:30 III. Mus txapelketa.
17:00 Euskal Dantzak: Gure Ohiturak Dantza Taldearen eskutik.
18:00 III. Paella Txapelketako sari banaketa.
18:15 Haurrentzako jolasak eta Karaokea.
Amancio tronpalaria.
19:00 2011 Urrezko Aizkolari Txapledunaren Liga.
Aizkolariak Jon REKONDO - Donato LARRETXEA
PERURENA AITA-SEMEAK harrijasotzen eta Leioako Harrijasotzaile Eskola.
20:00 Txokolate jana.
20:30 Mozorro gaua!!!
Elektrotxaranga.
23:00 Erromeria: “JOXPA”.
Atsedenean mozorro lehiaketaren sari banaketa.
Irailak 11, igandea
11:00 Txupinazoa eta txistulariekin kalejira.
11:00 Antzineko kotxe eta motorren erakusketa.
12:30 Auzoko nagusientzako Luntxa.
13:00 Leioako Musika Bandaren emanaldia.
18:00 Bertso saioa.
19:30 “LOS CINCO BILBAINOS”.
Partekatu:
Itzuli