2008-12-23
Kortesenabarri baserria berriztu dute Enplegu Tailerreko ikasleek
Hurrengoko Enplegu Tailerrak Ondizeko dorretxea berreskuratuko du
Leioako Enplegu Tailerreko 100 bat ikaslek Kortesenabarri baserriaren berrizketarekin amaitu dute. Hiru urtez izan dira harginak, igeltseroak eta arotzak baserriaren konponketa lanak egiten.
Gaur argia ikusten duen proiektu hau 2005ko ekainean jarri zen martxan eta hiru fase ezberdin izan ditu. Lehena, urte bete iraun zuena, zolatik eraikina altzaten hasi zenean. Ohiko ekintzetaz gain herginek harrizko horma bat altzatzen hasi ziren beheko solairuko leihoetara arte heltzen zena. Bestetik, igeltseroek aldalekuen eraikina egin zuten eta geroago lan tokia bihurtuko zen aterpea jarri zuten, aldi berean, arotzak aurrerago erabiliko ziren ateak eta leihoak egiten hasi ziren.
Bigarren fasea 2006ko abendutik 2007ko abendura arte iraun zuen. Denbora honetan lanbidean aritzeko oinarrizko gauzak ikasteaz gain, harginek horma altzatu zuten teilatupera arte, arotzek egitura guztiko habeak amaitu eta kokatu zituzten, eta igeltseroek Errotazaharraren teilatua berregin zuten, beste lan batzuk hasteaz gain.
Azkenik, hirugarren fasean, gaur arte iraun duena, igeltseroek teilatupetik hasi eta barruko aldearekin jarraitu zuten, arotzek lurzorua jarri zuten eta eskailera altzatu zuten, baserriko ate eta leiho guztiez gain. Harginek, artean, kanpokaldea txukundu zuten.
Guztira lan guzti honetan parte hartu duten ‘langile-partehartzaileak’ 100 izan dira, gehienak leioaztarrak izan badira ere esan behar da beste batzuk Getxo, Sopelana edota Gorlizekoak izan direla. Kopuru osoaren herena emakumeak osatzen dute.
Proiektuaren amaierarekin Enplegu Tailerra hurrengoko lanetan hasi da pentsatzen, “Ondizeko dorretxearen berreskurapenarekin” hain zuzen ere. Programa berri hau abenduaren 24an hasiko da, dagoeneko Getxoko INEMean 200 eskari batu dira eta 24 pertsona baino ezin izango dute parte hartu lehen fase honetan.
Proiektua hiru urtez luzatuko dela uste dute eta aurrekontua, INEM, Europako Gizarte Fondoa eta Leioako Udalak ordainduko dute.
Tailer bitan banatuta egongo da programa hau, alde batetik hargina eta igeltsero lanak, batez ere lan gehienak harriekin izango direlako. Guztira 14 langile partehartzaile izango dira lanean, monitore bi, hargina irakaslea eta igeltsero irakaslea. Bestetik, arotzen tailerra, bertan 10 langile-partehartzaile eta arotz irakasle bat izango dira.