2011-09-20
Leioa "Oinezkoen pausura" ibili zen larunbatean
Joan den larunbatean “Oinezkoen pausura” martxaren VII.edizioa ospatu zen Leioa. Eguraldiak lagundu ez arren Leioako herriak bai lagundu zuela eta parte hartze polita izan zuen ekintza berezi honek.
Guztira 320 lagunek hartu zuten parte, iazko partaide kopuru antzekoa. Parte hartzaile hauek 8 kilometrotako ibilbidea egin zuten, iazko baino luzeagoa izan zen herriko beste txoko batzuk hartzeko asmoz. Eta bidetik zehar herritarren hainbat iritzi eta gomendio hartu zituzten antolatzaileek mugikortasunari buruzkoak.
Dena dela, unerik jendetsuena txirrindu elektrikoaren zozketa izan zen, ibilbidea amaitu eta gero eman zena Udondoko Bulebarrean.