Astebururako planik ez duzula oraindik? Orduan Kultur Leioa zure aukera da. Publiko mota desberdinentzako egitarau prestatu du Kulturrek asteburu honetarako, Jazz musika ostiralean nagusientzako eta familian gozatzeko igandean antzerki orijinala izango dugu.
Alde batetik, ostiralean, asteburuari hasiera emateko plan ezin hobea dugu, Bluenights izeneko jazz kontzertu txikia izango dugu. “Bluenights” kontzeptua, hau da: musikari bizkaitarrek osatutako oinarrizko banda bat –kasu honetan, Leioako Travellin´Brothers taldea– eta estatuan edo nazioartean sona handia duen artista gonbidatu bat. Ezer prestatu gabe aritzen dira, bat-batean, eta, era horretan, blues musika beltzaren benetako magia harrapatzea lortzen dute. Gainera, giro lasaian egonda, gonbidatuak musikan izan duen ibilbidearen berri emango du, eta musikaren mundu zoragarrian gertatu zaizkion pasadizoak azalduko ditu. Gaua amaitze aldera, artista gonbidatuak jam session bat gidatuko du.
Mikel Azpiroz izango da Travellin´ Brothers leioaztarren gonbidatua. Elkano Browning Cream taldeko organista eta arima, pianoa ikasten sei urterekin hasi zen eta Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak. Jimmy Smith eta Billy Preston bezalako maisuen soinuak erakarrita, bere soinu sorta Hammond B3 organora, Fender Rhodes eta Wurlitzer piano elektrikoetara eta sintetizadore analogikoetara zabaldu zuen. Lau Behi eta Parafünk taldeetako kidea izan zen. Jabier Muguruza, Fermin Muguruza, Matt Harding estatubatuarra eta The Waifs australiarrekin grabatzen edo birak egiten ibilia da. Bere estilo musikalean blues-ak eta ingurukoek (jazz, funk, soul…) eragin nabarmena dute baina Afrika edo mendebaldea bezalako leku desberdinetatik datozen soinuei irekita, eklektikotasunean kokatuz.
» Non: Ambigú
» Eguna: Urriaren 14an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro
Bestetik, etxeko txikiekin gozatzeko ekintza ere prestatu du Kultur Leioak, antzerki familiarra eta orijinala ikusteko aukera paregabea izango dugu igandean (4 urtetik gorakoentzako). ‘Pinocchio’ antzerki lana Carlo Collodik XIX. mendean idatzitako nobela originalaren egokitzapena da, eszenaratze berritzaile batekin. Koreografia eta musika biltzen duen ikuskizuna, narrazioa oinarri moduan, irudia eta ikusizko teknologia berriak eszenografia gisa. Fantasiazko eta emoziozko istorioa, ikuslea istorio hunkigarri honen unibertso magikoan murgilduko duena.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 16an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro