Sakoneta Kiroldegiko tornuetatik sartzea errazteko asmoz, kirol instalazioetako erabiltzaileen txarteletako sistema aldatzear dago Leioako UKI. Bazkideak datorren astelehenetik aurrera pasa daitezke kiroldegitik txartel berriak jasotzera.
Orain arte, txarteletan inprimaturiko barra-kodeak irakurriz egiten zen kontrola. 2004tik abian dagoen sistema honek arazoak eman dizkie erabiltzaile askori, barra-kodea irakurtzeko zailtasunak baitzeuden.
Hainbat azterketa egin eta beste sistema batzuk aintzat hartu ostean, Leioako UKIren erabakiz, Bizkaiko Garraio Partzuergoak. urtarriletik aurrera, bere sarean ezarriko duen sistemaren antzekoa aukeratu da. Hurbiltasun-txartel baten oinarritzen da sistema hori, eta irrati frekuentzien bidez, kontrol tornuarekin komunikatzen da 2 eta 10zm bitarteko distantziara. Txartela eta balioztatzeko puntua ez dira fisikoki kontaktuan jarri behar, are gehiago, ez da txartela diru-zorrotik atera behar izango, betiere tornuko irakurgailu gainean ondo jarriz gero.
Sistema berriarekin, Leioako UKIk espero du tornuetatik pasatzea arintzea, jende gehien dagoen orduetan, pilaketak nabarmen murriztea alegia, eta hortaz, sartzeko kontrola optimizatzea.
Hala ere, aldaketa horiek egin ahal izateko, kirol instalazioetako erabiltzaileek ere euren txartelak aldatu beharko dituzte. Beraz, erabiltzaileei txartel berria hartzen pasatu behar dira jarraian dauden data eta orduetan:
· Sakoneta kiroldegiko Atezaintza
· Azaroaren 14tik, astelehena, aurrera, egun hau barne
· Jendearen arretako ordutegia == 8:00 – 21:00