2011-11-25
Euskararen Eguna ospatzeko ekintzak
Umeentzako hainbat ekitaldi izango dira beti bezala Kandelazubieta kiroldegian abenduaren 1ean
Datorren asteko larunbatean, hau da, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko da. Hori ospatzeko, Kandelazubietako kiroldegia jolastokia bilhurtuko da abenduaren 1ean beti ere euskara ardatza izanik. Baina ospakizunak ez dira hor geldituko, abenduaren 3an Mendibile Jauregian eta Gaztegunean ere hainbat jarduera izango dira.
Hasteko, ostegunean, abenduaren 1ean, Kandelazubieta izango da topagunea. Arratsaldeko 18.00etan ‘Kortxea doktorearen abenturak’ izeneko haurrentzako ikuskizun dibertigarria izango da, ostean 19.30ean bueltan Erdizka Lauetan taldearekin euskal dantzetaz gozatzeko aukera izango dugu, eta behar bezala amaitzeko mokadua egingo da 20.30ean.
Bestetik, larunbatean, abenduaren 3an, Mendibile Jauregiak ekintza desberdin bi hartuko ditu, 17.00etan zure ipuinak sortzeko tailerra, eta bestetik Taberna Kantariak euskal kantak ekarriko dizkigu. Bestalde, egun berean, Aterpe Leioa Gaztegunean Bertso-hop saioa izango da ikusgai gonbidapena hartu dituztenentzat.
Azkenik, abenduaren 3an eta 4an umeen zinea izango da Kultur Leioan 17.30ean ‘Katu bat Parisen’ filmearekin, eta abenduaren 3an, 4an, eta 5ean, helduentzako ‘Arriya’ filmea ikusteko aukera izango dugu 20.00etan