2009-01-09
Astelehenetik aurrera izango dira ikusgai hautesle-zerrendak
Aste guztian zehar izango dira ikusgai udaletxean eta Pinuetako Bulegoan
Jakina denez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde deia egin da 2009ko Martxoaren 1erako. Hori dela-eta, hautesle-zerrendak, 2008ko Abenduaren 1ari dagozkionak hain zuzen ere, ikusgai izango dira aste bete kontsultatzeko edota erreklamazioak egiteko astelehenetik aurrera.
Zerrenda hauek, esan bezala, datorren astelehena 12tik hurrengoko astelehena 19ra arte izango dira ikusgai, biak barne. Leioako udaletxeko Estatistika sailean izango dira eskuragai, goizeko 8.30etik 14.30era, eta Pinuetako Bulegoan, Lapurdi Kaleko hirugarrenan, 9.00etatik 13.00etara, lanegunetan larunbatetan izan ezik.
Dena dela, jakin beharrekoa da erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak etorri beharko duela, N.A.N., edo pasaportea, egoitza txartela edo/ta gida baimenarekin.