Iazko arrakasta ikusita aurten ere Leioak izotz pista izango du Gabonetan. Guztira 300 metro koadroko pista izango da eta Errekalde plazan kokatuko da. Sarrera euro bikoa izango da, ostera, Leioako dendetan erosten dutenentzat sarrera doakoa izango da.
Iaz 5.500 sarrera baino gehiago izan zituen izotz pistak, arrakasta hau ikusita Udalak aurten ere izotz pista ezartzea erabaki du. Hau horrela, estalitako izotz pista izango da Errekalde plazan datorren ostiralerik, abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte. Hau posible izan da Udala eta Merkatarien Elkartearen arteko lankidetzari esker.
Izotz pista honek ordutegi desberdinak izango ditu egunaren arabera, jai egun bereziak direlarik. Lehenengoko egunean, abenduaren 23an, 16.00etatik 21.30era izango da irekita, bestalde, abenduaren 24 eta 31an ordutegia 11.00etatik 14.30era eta 16.30etik 21.30era arte izango da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 18.00etatik 21.30era izango da zabalik, eta gainontzekoak, abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 8ra 11.00etatik 14.30era eta 16.30etik 21.30era arte izango da.