2009-01-09
Behargintza Leioak ikastaro berriak antolatu ditu
Kurtsoak elikagaien manipulazioa, informatika online eta lanerako trebakuntzakoak izango dira
Behargintza Leioak ikastaro berriak antolatu ditu herriko langabetuen lan merkaturatzea errazteko edota lanean direnen enpleagarritasuna hobetzeko, beren jakintzak berrituz eta indartuz.
Zortzi ikastaro desberdin biltzen dituen prestakuntza eskaintza berri honek leioaztarren lan egoera hobetzeko asmoz Udalak antolatzen dituen ekintzen artean aurkitzen da.
Ikastaroak hurrengokoak dira: elikagaien manipulatzailearen hiru ikastaro, Online informatikako bi, eta lanerako trebakuntzarako hiru kurtso. Azken hau supermerkatuko langileak direnak, garbiketa industriala eta ostalaritzakoa egiten dutenak, edota geriatria laguntzaileak direnentzat zuzendutakoa da.
Interesa dutenak ahalik eta arinen joan beharko dira izena ematen Behargintza Leioako bulegoan (Mendibile 3), edota Aterpek Kultur Leioan duen bulegoan informatikako ikastaroen kasuan.
Partekatu:
Itzuli