2009-01-13
Leioako laburmetraien XV.lehiaketaren sarituak gaur ikusgai Kultur Leioan
Lanak "Silencios" eta "On the line" izango dira
Gaur, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, ikusgai izango dira Kultur Leioan joan den urtean ospatutako laburmetraien XV. lehiaketaren lan irabazleak. Zehazki herriko lanik onena izan den “Silencios” eta 3. saria (aipamen berezia) “On the line” izenburukoak izango dira.
Herriko lanik onena, “Silencios” du izena eta Ainara Trigueros Serrano leioaztarraren obra dugu. Aktoreen lana egiten berriz, Itziar Ituño, Conchi Saornil, eta Helena Dueñas ditugu. Filme honen argumentua telefono dei batekin hasten da. Susana telefono dei baten bidez enteratzen da bere 80 urteko amama alzheimerduna, txarrera egin duela eta bizitza denbora gutxi geratzen zaiola. Egiten dion bisitaren ostean, berarentzat oso gogorra den egoera bati aurre egiteko indarrak eskuratzen ditu.
Bestetik, hirugarren sariaren irabazlea, edo aipamen berezia lortu duena, Jon Garañorena da, “On the line” du izenburua, eta aktoreen artean Jeff Smallwood, Yvette Filanc, Mikel Morris, eta Tania De la Cruz daude. Hasiera honakoa da: larunbata arrunta da California hegoaldean. Adam klase ertain baxuko estatubatuarra da. Asteroko zereginari ekin aurretik, emaztea eta seme-alabei agur esan die.