2009-01-16
Amar Sundyren kontzertua gaur Kultur Leioan
Hitzordua gaueko 22.00etan izango da Kafe Anbigun. Sarrera 6 euro.
Gaur arratsaldean, BluesJazz zikloaren barruan kokatutako kontzertu berri bat izango dugu Kultur Leioan. Gaueko 22.00etatik aurrera, 6 euroren truke, Amar Sundy musikaria izango da taula gainean.
Tuarega jatorriz, Amar Sundy guitarra-jole fin eta indartsuak bluesa eta soula musika afrikarrarekin eta iparramerikarrarekin uztartzen ditu, batez ere Lousianakoarekin. Parisko Metroan hasi zen musika jotzen; ondoren, hiri horretako lokaletan aritu izan zen, eta, geroago, Chikagoko Klubetan. Besteak beste, Lucky Peterson, Albert Collins eta James Cottonekin egin du lan.