2009-01-22
Shakespearen obra bihar izango da ikusgai Kultur Leioan
Sarrera 12 eurokoa izango da
William Shakespearen obra den “La fierecilla domada” izango da ikusgai bihar arratsaldeko 20.30ean Kultur Leioan. Besteak beste, Alexandra Jiménez, José Manuel Seda, Mario Martína eta Carla Hidalgo aktore ospetsuak izango dira taula gainean bihar.
“La fierecilla domada” Petrucho eta Catalina senar-emazteen botere-harremanen istorioa baino gehiago da. Ikuskizunak erotismo karga du azpian, bigarren mailako argumentuan oihartzun erromantikoekin batera, nortasun eta mozorroak aldatuz doazela.
Shakespearek, berriro ere, agerian jartzen du, modu egoki eta iraultzailean, gizakiak bere burua ezagutzearen ideia falazia bat besterik ez dela: beti egongo da zirrikituren bat, sentimendu eta pasioei bidea emango diena. “La fierecilla domada” obran, Shakespeare errealitatearen eta fikzioaren arteko mugarekin aritzen da jolasean.