2009-02-20
Leioako herritar bat atxilotua izan da ausakeriaz gidatzeagatik
Atzo gaueko 22.30ak aldera gertatu zen
Atzo, gaueko 22.30 aldera, Udaltzaingoak Leioako herritar bat, J.M.M.M, atxilotu zuen herri erdialdean ausarkeriaz gidatzea eta alkoholaren tasa gainditu izana leporatuta.
Gaueko 22.30ak inguruan Leioako Udaltzaingoa herri segurtasun lanetan zenean Iturribide kaleko biribilgunetik auto bat abiadura handiz gurutzatu zela ikusi zuten agenteek. Segidan gidariari gelditzeko eskatu zioten megafoniaren bidez baina honek ez zuen kasurik egin. Azkenik, Leioako Metro geltokiaren parean autoa “trompo” bat egin zuen eta geldituta geratu zaion kotxea gidariari.
Momentu horretan agenteek autotik jaisteko eskatu zioten gidariari, eta identifikatu ostean –J.M.M.M leioaztarra- gizonezkoa atxilotu egin zuten trafikoaren segurtasunaren aurkako delitu bat eta alkoholemia tasa gainditzea leporatuta.
Beharrezko diligentziak egin ostean epaiketa azkarrerako zitatua izan da.