Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-30 Urte berriarekin erronka gehiago
eneko / eneko

2013 hasi da, eta aurrekontuak onartzearekin hasi gainera. Horrela, Udalak badauka, dagoeneko, herria egunero kudeatzeko eta etorkizuneko komunitate leioztarra prestatzen jarraitzeko lan tresna nagusia. Inguruko errealitateari so eginik, nabarmentzeko datua da hori.

2013 hasi da honako egitasmo hauek aurrera ateratzeko aktibitateari berriro ekinez: San Bartolomeko plaza eta parkea berritzea, Gaztelubideko “zaindariaren etxea” birgaitu eta erabilgarri jartzea, Lamiakoko Barne Erreforma eta Birgaitze Plan Bereziko obrekin jarraitzea, Ondiz eta Txorierriko sarbide berriak, EHUren Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Parkea urbanizatzea eta bertako bideak egitea, eta Leioandi zein Torresoloko Babes Ofizialeko Etxebizitzen obrekin hastea, beste batzuen artean.

2013 hasi da, eta urte berriarekin batera, Udalaren kultur, gizarte eta kirol programazioa hasten da, baita udalerrian lan egiten duten irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteena ere. Talde horiek, aurten, uzkurtze ekonomikoa izango duen ekitaldia izan arren, ez dute murrizketarik jasango Udalaren ekarpenetan, eta hortaz, zenbateko berberak jasoko dituzte gure komunitatean aurrera ateratzen duten giza garapenaren aldeko lan garrantzitsua egiten jarraitzeko. Krisia ezin delako guztia geldiarazteko aitzakia izan.

2013 hasi da. Hamabi hilabete dauzkagu aurretik lanean jarraitzeko eta hasita dauden proiektu batzuk amaitzeko, beste batzuk abian jartzeko eta ekimen berriekin hasteko, gure udalerriari balioa emango diotenak. Familia, enpresa eta erakundeentzat zaila den egoera ekonomikoaren testuinguruan egingo dugu, argi dago, baina horrek bete-betean asmatzea eskatzen du. Exijitu behar zaigu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa