Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-27 Etxebizitza babestua sustatzen
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Martxoan berri on batekin hasten gara, Torresolo inguruko Babes Ofizialeko Etxebizitzen lehen promozioa abian jartzearena hain zuzen ere. Lehen promozio honetan, garajea eta trasteleku dituzten 58 etxebizitza eraikitzen hasiko dira epe laburrean.

Horrekin batera, Leioandin ere obrak hasiko dira. Bertan, VISESAk Babes Ofizialeko Etxebizitzen hiru bloke eraikiko ditu. Lehena zozkatu da dagoeneko, eta gainerako 204 etxebizitzak aurten bertan zozkatuko dira.

Beraz, aspalditik datorren gazteentzako eskuragarria den etxebizitza eskaintza mantentzearen aldeko apustuarekin jarraitzen dugu. Izan ere, inguruko herriekin konparatuta, Leioan halako hiru babeseko etxebizitza eraiki dira. Azken 15 urteotan, ia babeseko 1.000 etxebizitza bukatu dira Leioa osoan, eta datozen hiru urteotan, 900 gehiago aurreikusten ditugu.

Zalantzarik gabe, euskal udalerrien artean, gai honetan ahalegin handiena egin dutenen artean kokatzen da Leioa, ulertzen dugulako, gaur egun, babeseko etxebizitza aukera bakarra dela pertsona askorentzat.

Eta Babeseko Etxebizitzen eskaintzarekin batera, Leioak ezaugarri positibo eskerga dauka, eta horregatik, udalerri aukeratuenetarikoa da bizi-proiektu berriak gauzatzeko. Herritarren segurtasunak, gero eta datu hobeagoekin, Leioa sendotu egiten du bizitzeko hiri gisa. Gainera, Udaletik hezkuntza eta familia arloei ematen zaien laguntza Leioako beste indargune bat da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa