Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-28 Aurten ere, lasaitasuna nagusi Leioako San Juan jaietan
Fiestas de Leioa / Leioako jaiak

Leioako San Juan jaietako asteburuen balantzea oso positiboa izan da, bai udalerrira etorri diren bisitari kopuruari dagokionez, baita garrantzizko arazorik egon ez delako ere. Udalak eta ekitaldi desberdinen antolakuntzan parte hartzen duten atalek azpimarratu egiten dute, aurten, berriro ere, lasaitasuna izan dela nagusi.

Ostalaritza establezimenduei dagokienez, zorroztasunez errespetatu dute guztiek udal ordenantza. Beraz, ez da zehapen-espedienterik izapidetu behar izan, batez ere, itxiera ordutegiei buruzkoak. Hala ere, egun hauetan zehar, osasun kontrolik edo hotz-katearen zaintzaren gaineko inolako kontrolik ez zuten haragi eta frijituak prestatzeko kale-saltokiak ibilgetu eta konfiskatu dira, jaietatik erretiratu dira eta salaketa administratiboa jarri zaie.

Baliteke San Juan jaietako gairik kritikatuenetarikoa izatea establezimendu desberdinen musika nahasten zela leku batzuetan, eta horrek, eragozpenak eragiten zituen.

Jaietako giroa, beraz, lasaia izan zen, arazo handirik gabekoa, Leioako Udaltzaingotik diotenaren arabera. Horren adibide da ez dela zauritu larririk izan istripu edo erasoengatik. Gazte mozkor gutxi batzuek eragindako liskar apurrak borroka txikiak baino ez ziren izan, arin amaitu zirenak, eta atxiloketa bakarrak debekatutako substantziengatik eta sukaldeko aizto batekin zebilen gizon batena izan dira.

Arazo azpimarragarriena, altzari urbanoak suntsitzearekin lotuta, Artatza auzoan gertatu da, jaietako ingurunetik kanpo. Bertan, lau edukiontzi erre dira. Mota honetako beste kalteak direla-eta, landareak parke eta loreontzietatik ateratzera, markesina bateko kristalak apurtzera (erruduna identifikatuta dago eta salaketa penalari aurre egin beharko dio) eta udalerriko bi ataritako beirak apurtzera laburbil daitezke.

Bestalde, San Juan jai hauetan asko jaitsi dira poltsa eta mugikorren lapurretak. Bi ebasketa salatu dira, baina udaltzainen esku-hartze azkarrari esker, horietako baten, lapurtutako objektuak berreskuratu ziren. Alde negatiboa da delitu horiengatiko inputatuak bi adingabe direla.

Polizia eta garbitzaileen hedatzea

San Juan jaiak ahalik eta ondoen joan zitezen bertaratu eta leioaztarrentzat, Udaltzaingoaren dispositibo berezia zen beharrezko, udalerriko segurtasuna bermatze aldera. Garbitzaileekin berdin gertatu da, gaueko jaiaren ondoren, udalerriak normaltasuna berreskura zezan albait arinen.

Ertzaintzak, halaber, laguntza eman du jendetza kontrolatuz garraio publikoaren sareen bitartez, eta udaltzainei lagunduz euren polizia lanean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa