2009-03-16
ONA txartela Leioara heldu da
Zerbitzu ugari eskuratzeko atea zabaltzen duen giltza unibertsala da
Herri-erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektroniko berria heldu da Leioara. Pinueta,Txorierri, Lamiako eta Errekaldeko Nagusien Etxeetan, Kultur Leioan, Pinuetako udal bulegoan eta Osasun Zentroetan eskuratu ahal izango dute herritarrek.
Hau horrela, ONA 16 urtetik gorako edonork eska dezake baldin eta lehenago Osasun Txartel Indibiduala (OTI) badauka, hau da, Osakidetzako ohiko txartela. Oso erraz eta DOAN eskuratu dezakete oraingo OTIa eta NANa aurkeztuz bakarrik.
Sarbide segurua izateko asmoz identifikagarri pertsonala, bakarra eta besterenezina bezala sortu da: ONA zerbitzu ugari eskuratzeko atea zabaltzen duen giltza unibertsala da.
Soluzio teknologikoak biltzen ditu (sinadura elektroniko aurreratua eta ezagutua, itsasontzien jokoa, hurbiltasuneko antena, barra-kodea eta banda magnetikoa) eta, horiei esker, besteak beste, berme eta segurtasun osoz izapide digitalak egiteko aaukera duzu, bai Administrazioetan (Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Administrazioa) bai hirugarren pribatuekin.
Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak
- Osasunekoak (Osakidetza): Medikuarekin hitzordua gordetzea, mediku aldaketa eskatzea, bigarren mediku baten iritzia eskatzea, asistentzia-espedienteak eskatzea, bajen datuak eskatzea....www.osanet.net
- Orokorrak: Kontatazio-baldintzen orriak, enpresen erregistroa eta sailkapena, kolektiboentzako zerbitzuak (elektrizitate-instalatzaileak, jokoa eta ikuskizunak...) ww.euskadi.net
Udal zerbitzuak: Gutxi-gutxika udal zerbitzu berriak gehitzen joango dira, besteak beste, katalogoen kontsulta eta udal liburutegiko liburu maileguak, kiroldegietara sarrerak eta errolda agiriak jaso.