2013-11-14
Torresoloko hirugarren promozioan izena emateko epea luzatzen da
Torresolo gunean Jaureguzar enpresak eraikiko duen Babes Ofizialeko Etxebizitzen hirugarren promozioan izena emateko epea luzatu da azaroaren 22ra arte. Jaureguizar-ek 108 Etxebizitza eraikiko ditu Torresolo gunean, guztian trasteleku eta garajeekin. Honekin amaitzen dira Babes Ofizialeko Etxebizitzak Torresoloko gunean.
Etxebizitza hauek lehenik eta behin leioaztarrentzat izango dira, hau da, azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Hala ere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Babestua erosteko bere araudian ezartzen dituen baldintzak bete beharrekoak dira, edozein kasutan.
Etxebizitzen zozketan izena emateko, Etxebiden inskribatuta egon arren, interesatuek dokumentazioa aurkeztu beharko dute Leioako Udalaren Erregistro Orokorrean (Elexalde 1), astelehenetik ostiralera, 9:00-14.00, arratsaldez Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11) 15.00 – 21.00etara, edo larunbatetan Kultur Leioan, 11:00etatik14:00etara arte.
Promozioari, inskripziorako baldintzei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio guztia horretarako beren-beregi sortu den web orrian kontsulta daiteke edo 94.470.10.78, 94.470.10.05 zein 638.65.19.77 telefonoetan.
Etxebizitzak notario aurreko zozketa publiko bitartez esleituko dira. Zozketaren data aurretiaz jakinaraziko da udal komunikabideetatik eta inskribatuei idatziz egingo zaie deialdia.
Erlazionatutako dokumentuak:
Luzapena (pdf, 55 kb)
Partekatu:
Itzuli