2009-05-07
Julio Ibarraren hitzaldia datorren astelehenean
Seme alaba elebidunak dituzten gurasoei zuzendutakoa
Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako “No sabemos euskera ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?” Julio Ibarraren hitzaldia, datorren astelehena, hilaren 11an izango da.
Beraz, hitzaldia (gaztelaniaz izango dena), astelehenean izango da Kultur Leioan arratsaldeko 19.00etan. Gogoratu behar da hitzaldira doazen gurasoek haurtzaindegi zerbitzua izango dutela doan Kulturren bertan.
Aita izatetik ateratako esperientziatik, hezkuntza elebidunak bere familiari zer ekarri dion kontatuko digu kazetariak. Bestetik, Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak gure seme-alabek euskara ikasteko gako batzuk emango dizkigu.