2009-05-12
Leioako Udalak elkartasuna adierazten dio Vicrila enpresari sasoi latzetan
Leioako Udalak aho batez onartu du azken osoko Bilkuran Alkatea den Eneko Arruebarrenak eta gainontzeko alderdi politikoen ordezkariek aurkeztutako mozioa. Bertan testualki onartzen da:
"Munduko krisi ekonomikoagatik, Leioako Lamiako auzoan dagoen VICRILA enpresa pairatzen ari den egoera delikatua dela-eta, Udal Bilkurak enpresako langileei elkartasunik zintzoena helarazi nahi die. Egoera hau ahalik eta lasterren arrakastaz gainditzea opa die ere bai.
Leioako udalbatzek beti sustatu dute industria aktibitatea gure udalerrian, eta hori izan du ezaugarri. Horregatik, enpresa eta horri lotuta dauden pertsona guztiak gure komunitate eta bizilagunen hazkundean eta oparotasunean denbora luzez laguntzen jarrai dezatela espero dugu. Horrela egin dutelako Leioan lanean hasi zirenetik, duela mende bat baino gehiago.
Azkenik, enpresako langileei gaurko egoera gainditzeko eta enpresaren industria-etorkizunari baldintza hobeetan begiratzeko gure borondatea eta laguntzeko jarrera helarazi nahi dizkiegu, ahal dugun heinean bederen".