Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-15 Udalbatza berria Udalerriko alkate berria den Mari Carmen Urbietak, aginte makila hartu zuen eta udal ordezkari nagusi bilakatu agintaldi honetarako
Nueva Corporación del Ayuntamiento de Leioa / Leioako Udalean Udalbatza berria

Leioako Udalean Udalbatza berria sortu da, maiatzaren 24ko hauteskundeen emaitzen ondorioz. Udalbatza berria ekainaren 13an osatu zen, udaletxean egindako ekitaldi ospetsuan. Udalerriko alkate berria den Mari Carmen Urbietak, EAJ-PNVren ordezkariak, aginte makila hartu zuen eta udal ordezkari nagusi bilakatu agintaldi honetarako.

Hauteskundeen emaitzak

24.057 pertsonako errolda izanik, maiatzaren 24ko Leioako hauteskundeetan, EAJ-PNV izan zen alderdirik bozkatuena, 5.202 bozekin, %36,18. Horri esker, 9 zinegotzi izango ditu Tokiko Gobernuan eta Alkatetza edukiko du.

Bigarren indarra ELD berria izan zen, 2.356 bozekin, hau da, boto guztien %16,39, eta 4 zinegotzi izango ditu. EH-Bilduk 2.280 boto eskuratu zituen Leioan, %15,86, eta 3 zinegotzi eskuratu ditu. Zinegotzi kopuru berbera lortu zuen PSE-Eek, 1.862 botorekin, %12,95. Bere aldetik, PP bosgarren indar politikoa izan zen, 1.377 botorekin, %9,58, eta 2 zinegotzi izango ditu.

Informazio gehiago:

Udalbatza

Hauteskundeen emaitzak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa