Leioako Udaltzaingoak, K.S.B, 22 urteko gaztea atxilotu zuen atzo Langileria kaleko 90. Zenbakian trasteleku batzutan lapurreta egitea egotzita. Ordu gutxi batzuk barru, atxilotua, delituzko hainbat aurrekari zituena, epailearen aurrean jarri zuten udaltzainek.
Atxiloketa atzo izan zen, goizaldeko 5:00etan. Lagileria kaleko 90 zenbakiko bizilagun baten Udaltziangora deitu zuen trastelekuetan zarata handiak entzuten zituelako. Udaltzainek bertaratu zirenean pertsona bat ihes irten zen atalondotik atzean objetuz betetako poltsa bat utzita. Eraikinaren miaketa egiten ari zirenean atxilotua aurkitu zuten udaltzainek beste poltsa batekin.
Guztira hamalau trateleku egon ziren irekita, eta bertatik hainbat objetu faltatzen ziren, gehienak elektronikoak.