Espaniar Gobernuko Sustapen ministerioa, AENA mendeko erakundearen bitartez, Loiuko aireportua handitzearen alde ari da. Horretarako ingurumen eragina aztertzen duen dokumentua tramitatu du, honek Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko ministerioaren oneritsia jaso du.
Aipatutako ingurumen azterketak soinu afekzio txiki bat somatzen du Leioan, hots, Lertutzako aintziraren gunea soinu aztarnaren barruan egongo lirateke 2020 urtean. Honen berri emateko, Espaniar Gobernuko erakunde bat ere ez da Leioako Udalarekin harremanetan jarri tramitazio espedienterik zuzenean helarazteko.
Leioako Udaleko teknikarien arabera, hegazkinen zaratak jasango lituzke Leioako gune zehatz honek, horregatik, Zarata Isolatzeko Planaren dokumentuak eskatu ditu Leioako Udalak, baita udalerria Ingurumenaren Jarraipen Batzordean sartzeko ere, batzorde hau, AENA (Espainiako Aireportu eta Aireko Nabigazioa), euskal erakundeak eta eragina jasango duten Udalen ordezkariek osatzen dute.