Kultur Leioak neguko denboraldi berria prest du jadanik, antzerki, musika eta erakusketen nobedadez betetako egitarau hain zuzen. Oraingoan denboraldi berri honi hasiera ematearen arduraduna “Las Vacaciones de Josefa” antzezlana izan da, Carlos Lozano, Belinda Washington eta Maria Luisa Merlo aktore famatuekin etorri zaigu penintsula osoan arrakasta itzela lortu eta gero.
Musika toki garrantzitsua izango du hurrengoko hilabeteetan ere, ‘Udazkeneko XX.Musika denboraldia’ ospatzen delako urriaren 9 eta 23an, eta azaroko 13 eta 27an. Lau egun hauetan zehar beste herrialdeetako musikarik onena entzuteko aukera izango dugu Leioan, aurtengo musika Grezia, Mongolia, Belgika eta Marokotik etorriko zaigu.
Honetaz gain, urriaren 16an eta azaroko 20an Leioako BluesJazz ospatuko da, honek Estatu Batuetako Bill Lyerly Band eta Euskadiko Jimmy Arrabit Trio musikaz gozatzeko aukera emango digu.
Bestalde, antzerkia ere presente izango da denboraldi guztian zehar. Laster ‘Exitus’ (azaroak 6an) eta ‘Terapia?’ (abenduko 11an) antzezlanak izango dira ikusgai Kultur Leioako Auditoriumean. Honetaz gain, antzerki familiarra ere bueltatuko da hiruhilabete honetan, eta haurtxoentzako II.antzerki zikloa ere bueltan izango dugu azaroak 21 eta 22an, goiz eta arratsaldez, Anbigu aretoan.
Azkenik, erakusketak aipatu behar ditugu. Egun ikusgai dagoen erakusketa ‘Munduko musika-tresnak’ izenekoa da, azaroaren 1era arte zabalik izango dena. Honen ostean, Daniel Tamayoren obra koloretsu eta alaitsuak ikusteko aukera izango dugu abenduaren 6ra arte, eta azkenik, denboraldia amaitzeko ‘Un mundo de marionetas’ izango dugu, mundu osoko hainbat marioneta erakutsiko dizkiguna.