2009-11-30
San Juan Bautista Abesbatza arrakastatsu Aviles-en
Leioako Musika Eskolako San Juan Bautista Gazte Abesbatzak, Basilio Astulezen zuzendaritzapean, “Villa Avilés” 2009ko XXVI.lehiaketaren Lehen saria eskuratu du. Sari honetaz gain, “Axuntábese” sari berezia ere eskuratu izan du Leioako abesbatzak, Javi Bustoren “Sagastipean” abestiarekin lortu dute bigarren sari hau, jatorrizko obrarik onenarentzako.
Guztira 10 abesbatzek hartu dute parte azaroan zehar eman den lehiaketa honetan. Nahiz eta jatorri desberdinekoak izan Asturiasko hiruburuko Kultur Etxean bildu dira guztiak hilaren zehar eman diren lau saioetan.
Epaimahaiak eta publikoak Leioako taldearen gaztetasuna nabarmendu zuten (bataz bestekoa 17 urtekoa), bere enpastea eta gaitasun teknikoarengatik, aurkeztutako egitarauaren zailtasunez gain.
San Juan Bautista Abesbatza Leioan sortu zen 1968.urtean Jose Ignacio Sarriaren eskutik. 40 urte hauetan hainbat kontzertu eman ditu Estatuan zein Europan zehar, eta garrantzizko orkestra eta zuzendariekin kolaboratu egin du, Estatuan erreferentziazko abesbatza izatera heldu arte. Hainbat disko grabatu ditu eta Basilio Astulezen esku nazio zein nazioarteko sarien zerrenda luzea ditu.
2008.urtean berritu egiten zen San Juan Bautistak eta Leioako Musika Eskolan sartzera pasatu zen. Egun Leioa Kantika Koralak izandako 25 gaztek osatzen dute abesbatza.
Azken sari hau beste batzuekin elkartzen da, adibidez orain dela gutxi Ejea de los Caballeros-ko Abesbatzen lehiaketaren 39. edizioan lortutakoarekin. Bertan zortzi abesbatzek hartu zuten parte Katalunia, Valentzia, Aragoi, Madrid, Kanariar irlak eta Euskadikoak hain zuzen ere. Leioakoa puntuazio gorenenak lortu zituen epaimahaiaren aldetik eta Teatro de la Villan batutako publikoarena ere.