2009-12-28
Txikienentzako antzerki zikloaren antzezlana berria gaur
Arratsaldeko 18.00etan, 4 euroren truke, Kulturreko Auditoriumean
Umeei zuzendutako Gabonetako antzerkiaren saio berri bat izango da gaur bertan. Asteburuan hasi zen antzerki ziklo honek La Maquiné taldeko ‘Artea’ antzezlana dakarkigu gaurkoan.
Hazi batek, txikia izanik ere, istorio harrigarria gorde dezake bere baitan. Hazi bakoitzak badaki zuhaitz bihurtzen, lur emankorrean landatuta, elikatzen duen ura zurgatuta, adarrak zabalduta.
Hazi bakoitzak badaki zuhaitz izatera nola iritsi, baina zer gertatuko litzateke jakingo ez balu? Elementuak urteko lau urtaroetatik sortzen dira, eta fenomenoak bata bestearen atzetik helduko dira. Musikak eragindako makina burutsua bailitzan sortuko da natura. Musika naturaren beraren, haizearen, euriaren, elurraren… hitza da, basoaren eta bertan bizi direnen taupadak.
Arratsaldeko 18.00etan, 4 euroren truke, Kulturreko Auditoriumean herriko txikienek istorio polit batekin gozatzeko aukera izango dute gaur.