2019-11-15
Atzo banatu ziren Arlote eta Mari Pepa sariak
Atzo Kultur Leioako Auditoriumean Leioako Udalak Mari Pepa eta Arlote sariak banatuko zituen. Sari hauekin zenbait leioaztar, edo Leioarekin harreman estua duten pertsonak, omendu nahi izan du Udalak, bere ibilbide profesionala eta pertsonalagatik.
Aurtengo sarituak honakoak izan dira: EHU-UPVko Astrofisikako taldea, Jose Ramon Sanz, Eneko Lambea, Basilio Astulez eta Andoni Aresti, ‘In memoriam’ saria, berriz, Jose Ignacio Azkueta izango da.
Ekitaldia Xabi Aburruzagaren musikaz girotuta egon zen.