2020-01-08
Opari berezia Leioarentzat Guatemalatik
Leioako Udalak, Magdalena Gutierrez Leioako kooperantearen eskutik, opari berezia jaso du. Leioako Udalak diruz laguntzen duen elkarkidetzako proiektu baten barne dauden Guatemalako emakumeek telar bat egin dute Leioako Udalarentzat.
Magdalena Lagun Artean Elkartearen bitartez ( Cepedem) Guatemalan egon da lanean bortizkeriatik biziraun duten emakumeen bizi baldintzak hobetzeko proiektuan. Eurek izan dira opari hau eman diotena Leioara ekartzeko.
Eskerrik asko Lagun Artean elkarteari, Magdalenari eta, bereziki, Cepedem-eko emakumeei.