2020-01-14
Arratsaldean Artatzako igogailuaren pasarela ezarriko da
Gaur, 16: 00etatik aurrera, Artatza kaleko 2. zenbakian eraikitzen ari den kanpoko igogailua eta Basañese kalearen artean zabalduko den pasabidea ezartzeko lanak izango dira. Honen ondorioz, noizbehinkako trafiko-mozketak eman daitezke zonalde honetan.
Pasabide horrek 25 metroko luzera duten bi pieza izango ditu, eta, horiek jartzeko, tona askoko garabi bat erabiliko da.
Pasabidearen lehen pieza Basañese kaletik erdiko pilareraino iristen dena izango da. Horretarako, garabia kale horretan jarriko da. Ondoren, erdiko pilarea igogailuarekin lotzen duen tartea jarriko dute, eta horretarako garabia jarriko dute Artatza kalean.