Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-01 ‘Bosteko 10’ erakusketa Leioan inauguratu da
bosteko / bosteko

Aurtengo Bosteko erakusketa, bere XIII.edizioa betetzen duena, Leioan estreinatuko da. Bertan, beti bezala, arte konteporaneoaren barruan Bizkaiko artista garrantzitsuen lanak batuko dira.
1998an sortu eta lehen erakusketa egin zenetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, bosteko erakusketak ez du behin ere hutsik egin bost udalerrirekin duen urteko hitzorduan –hortik datorkio izena-, non artista nabarmenen artelanak erakusten diren. Hona hemen bost udalerriok: Amorebieta-Etxano, Getxo, Leioa, Arrigorriaga eta Basauri.
2009.urtera arte Alicia Fernandez historialariak eta kritikariak gainbegiratuta eta hautatuta izan da erakusketa, gaur egun, berriz, Itxaso Mendiluzek hartu dio lekukoa. Urteotan guztira berrogeita hiru euskal artista izan dira bertan; izan ere, gure sortzaileen margogintzaren eta eskulturaren historia berrikusi eta aztertzen da goitik behera.
‘Bosteko 10’ edizioaren aitzakian, ospea duten hiru sortzaile garaikideren lana bildu da. Beren lana, gizaki-irudiaren eta erretratuaren adierazpenaren inguruko hausnarketarekin lotuta dago. Artistak Elena Goñi pintore nafarra, Ramón Pérez pintore bilbotarra eta Ignacio Sáez eta Leire Ugalde artista bikotea izango dira.

Kultur Leioa aretoa izango da erakusketaren abiapuntua, ondoren Arrigorriagako Abusu Kultur Etxera pasatuz eta Basauriko Ariz dorrean eta Getxoko Erromoko Erakustaretoan jarraituz. Erakusketa-proiektu hau, 1998az geroztik egin diren edizio guztietan bezalaxe, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioako Udalek elkarlanean egindako lana da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren laguntzari esker egiten da.
Berrogei artista baino gehiago bosteko erakusketan
Bostekoren aurreko edizioetan 40 euskal sortzailek hartu dute parte, eta egungo hirurekin batera, guztira 43 artista dira. Bostekon egungo euskal arte garaikidearen historia osatzen duten artistarik hoberenak izan dira:
Eskultore historikoak: Nestor Basterretxea, Vicente Larrea eta Andres Angel. Ondoko belaunaldiko ahotsak: Angel Garraza, Gerardo Armesto, Jose Zugasti, Jose Ramon Anda, Isabel Garay, Roscubas, Jose Angel Lasa, Baroja Collet, Koldobika Jauregi eta Iñaki Olazabal.

Errepertorio zabalagoa da margogintzaren aldetik, artista nabarmen ugari agertzen baitira: Ruiz Balerdi, Ricardo Toja, Pedro Salaberri, Juan Mieg, Zumeta eta Mari Puri Herrero, beste hauen presentzia azpimarragarriarekin batera: Daniel Tamayo, Alberto Rementeria, Xabier Agirre, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morrás eta Javier Riaño, besteak beste.
Ospe handiko izenak dira horiek guztiak, bosteko izeneko erakusketa honen memoria bizirik iraunarazten dutenak; hala deritzo, hain zuzen, Bizkaiko bost udalerritan izango delako erakusketa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa