Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-02 Aurtengo ‘Liburujatun’ lehiaketan parte hartzeko galderak prest dira Martxoaren 26an bukatuko da erantzunak emateko epea.
lbros / liburuak

Leioako Udalaren Kultura Sailak, Euskara Zerbitzuak eta Udal Liburutegiak proposatu dute jada aurtengo Liburujatun lehiaketan parte hartzeko irakurri beharreko liburuen izenburuak eta galderak.

Irakurketa joko honen V. edizioan parte hartzea oso erraza da. Aipatutako liburuak irakurri eta gero, sei itaun zehatzei erantzun behar. Liburu bakoitzeko gutxienez hiru galdera zuzen erantzunez gero, sari zozketan sartzeko aukera izango duzu. Kategoria bi daude: euskera eta gaztelera. Kategoria bakoitza bestearekiko independientea da, beraz, batean edo bietan har dezakezu parte. Baina ez ahaztu, jokoa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dagoela.

Galderak Liburutegian bertan, bere web orrian (www.bibliotecaspublicas.es/leioa/), Kultur Leioakoan (www.kulturleioa.net) edota hemen bertan (www.leioa.net)-en izango dira eskuragai . Martxoaren 26an bukatuko da erantzunak emateko epea. Zure datuak (izen-abizenak, helbidea osoan, telefonoa eta jaioteguna) biltzen dituen orriarekin batera eman ditzakezu erantzunak Leioako Udal Liburutegian, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara edo posta elektroniko bidez liburutegia@leioa.net helbidera, Liburujatun Irakurketa Jokorako mezua dela adieraziz (e-posta erabiliz gero, Liburutegitik bidaliko zaizun baieztatze mezua itxaron, mesedez).

Sari mota bi izango dira, irabazleentzat bi pertsonentzako afaria Hotel Artazan, eta gainontzeko sei sailkatuentzat ELKAR Megadendetan erabiltzeko 50 euroko txartelak. Bestalde, bi kategoriatan parte hartzen duten guztiei, beti eta liburu bakoitzean puntuazioaren erdia gutxienez lortzen badute, Irakurle Elebidun Sari Berezia emango zaie. Saria Kultur Leioako Lagun Txartela da, hau da, 2010 urte osoan Kultur Lagunek
dituzten abantaila eta deskontu guztiak izatea.

Sari banaketa apirilaren 23an, ostirala, ospatuko da 20:00etan Kultur Leioan. Zozketatutako sari hauetaz aparte, oparitxoren bat emango zaie bertaratzen direnei (liburu bakoitzeko gutxienez hiru galdera zuzen erantzun dituztenei) eta lunch-a ere eskainiko da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 830 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa