2021-03-15
Substantziekin eta substantziarik gabeko adikzioak prebenitzeko zerbitzua
Leioako Udalak adikzioak prebenitzeko zerbitzu berri bat jarri du martxan, substantziekin eta substantziarik gabe. Zerbitzuaren helburua da informazioa, orientazioa eta arreta ematea familia leioaztarrek substantzien kontsumoari edo adikzio-arazoei (internet, jokoak...) buruz dituzten zalantzei.
Horretarako, helbide elektronikoa eta telefonoa daude eskuragarri: adikzioen.prebentzioa@leioa.net - 688.631.598
Zerbitzua fisikoki Leioako Gizarte Zerbitzuen lokalean egongo da, Sabino Arana kaleko 67. zenbakian, asteazkenetan, 15:00etatik 17:30era.