Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-18 Hasiera eman diogu 2010ari Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Eta urte amaierako lanak eginda eman diogu hasiera. Izan ere, joan den hilaren amaieran, abenduaren 29an, Udalbatzak Udalaren udal aurrekontuak onartu zituen, bai eta udaleko erakunde autonomiadunenak (Kontserbatorioko eta Musika Eskolako Soinu Atadia Fundazioarena eta Euskararen Erakundearena) eta Leioa Kirolak Sozietate Publikoarena ere.

Ez dago zalantzarik aurrekontuak onartzea oso garrantzitsua dela herri administrazioarentzat; izan ere, tresna nagusia dira aurreikusten dituen eta herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea helburu duten ekintzak egiteko.

Aurrekontuen garrantzia gorabehera, ez dira Udalak horretarako daukan tresna bakarra. Hori bezain garrantzitsua da Administrazioak konfiantza eta segurtasuna sortzeko eta beste eragile batzuek (publiko eta pribatuek) udalerrian gauzatzeko prest dauden jarduera eta inbertsioa erakartzeko daukan eta hedatzen duen gaitasuna. Eta zeregin horretan ere espero dugu Leioak albiste onak izatea 2010. urte honetan.

Horiek horrela, lehenengo Haurreskola publikoa estreinatuz eman diogu hasiera urteari. Haurreskola, izan ere, Udalaren eta Haurreskolak partzuergoaren arteko akordioari esker jarri da abian. Bi erakunde publiko horien arteko lankidetzari esker, zenbait familiak bateragarriago egin ahal izango dute lan-bizitza eta lan profesionaleko orduetan txikienak zaintzeko beharrizana. Helburu horretan, udaleko arduradun publiko guztiak gaude elkartuta, eta, zalantzarik gabe, jarraitutasuna izango du; izan ere, luze barik plaza gehiago eskainiko dira Haurreskolan, eta horrek handitu egingo ditu aukerak, gaur egun eskaintza pribatua baino ez zuten familientzat, aita eta amentzat.

Bada, hasiera eman diogu 2010. urteari. Ia hamabi hilabete, 365 egun inguru, lan egiteko eta dauzkagun eta sortuko diren arazo posibleei irtenbideak emateko. Irtenbide posibleak, izan ere, posibleak ez badira, ez dira irtenbideak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa