Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-10-22 Lehen Hezkuntzako gure haurrengan bokazio zientifikoak piztuz
ciencia upv / zientzia ehu

Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak EHUko Ikerketa Zerbitzu Nagusiari (SGIker) lagundu dio aurten ere, Eskola Sgiker Programako STEAMen (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) jardueren barruan zenbait tailer egiteko, txikienek jarduera zientifikoarekiko duten interesa pizteko helburuarekin.

Ikasturte honetan Txomin Aresti ikastetxeak parte hartu du. Zazpi urteko sei neskak eta hiru mutilek parte hartu zuten asteartean, Janire Álvaro eta Raquel Sevillano tutoreekin batera, aurten antolatu diren lau tailerretan.

Bederatzi haurrak Martina Casiano eraikinera hurbildu ziren eta bertako laborategi batean xaboia egin zuten glizerina erabiliz. Hor ikasi zituzten materiaren egoera-aldaketak, tenperaturaren eta kolorearen konposizioaren arabera, eta haiek ere glizerinadun xaboi dibertigarriak sortu zituzten.

Laborategiaren eta bere tresnen handitasunak txundituta, nesketako batek Olentzerori jostailu-laborategi bat eskatuko ziola esan zuen. Berak eta bere lagunek arrain eta karramarro itxurako xaboiak sortu zituzten, horiak, urdinak eta moreak.
Xaboiak behin betiko itxura hartzen zuen bitartean, 9 ikasleak ondoko laborategira joan ziren, mikroskopioaren bidez, egunerokoan erabiltzen ditugun substantzietako batzuk ikustera, hala nola azukrea. Azukre ale txikiek mikroskopio azpiko izotz bloke handiak ziruditen; bederatziak aho zabalik geratu ziren.

Gero entzun zuten, modu dibertigarri eta praktikoan, zertan datzan kromatografiaren kontzeptua. Kromatografia substantzia kimikoen nahasketa bat bereizteko modu bat da, eta zientziaren adar guztietan aplikatzen da. Txomin Aresti eskolako ikasle gazteak praktika koloretsu bat egin zuen kontzeptua ulertzeko: kamiseta baten ehunean errotulagailu-tinta alkoholarekin nahastu. Horrela, haurrek eramandako kamiseta zuriak koloreekin pertsonalizatzeko aukera izan zuten.

Bederatzi neska-mutilak irrikaz zeuden, bost orduko esperimentu zientifikoen ondoren, eskolara itzultzeko, beren ikaskideei bizitakoa kontatzera, eta beren kamisetak eta beren etxeetako bainugeletan ipiniko zituzten xaboiak erakustera.

Neskatilak eta mutikoak ez ezik, tutoreak ere pozarren itzuli ziren bizitako esperientzia politarekin, eta oso harrituta geratu ziren ikasleek unibertsitateko instalazioetan izan zuten portaera bikainarekin. Pena bat besterik ez zitzaien geratu, ezin izan zirelako klase osoarekin joan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa