Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-15 Ibaiondoren auzotarrei zuzendutako gutuna Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Ibaiondon Enpresa Jardueren Parkea (EJP) eraikitzeko lanak, hilabete askoren ondoren, amaitzear daude.

EJPko lanekin batera, urbanizazio lan batzuk ere egin dira auzoaren inguruan: lurraz­piko zerbitzuak berritu dira; Ibaiondo plaza izango dena atondu da, zeina erabilera publikokoa izango baita eta zeinen azpian komertzializazio pribatuko lurrazpiko aparkalekua eraiki baita; Santa Ana etorbidea berrantolatu da, espaloiak eginez eta bi aldeetan baterian aparkatzeko aparkalekua eraikiz eta Amaia etorbidearen hiri-akabera egin da, erdialdean sortzen zen estugunea desagerraraziz.

Ulertzen dut lanak eragozgarriak izan direla eta hainbat nahasmen sortu dituztela auzoan bizi zaretenon eguneroko bizimoduan. Hori dela eta, barkamena eskatu nahi dizuet, batez ere, lanak egiteko orduan hobeto jokatuz saihesteko modukoak izan direnek sortutakoengatik, eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkizuet denbora guztian erakutsi duzuen pazientziagatik eta lasaitasunagatik. Emaitza onerako izatea espero dut.

Ibaiondoko EJPren eraikuntzak, egindako hiri-berrikuntzako lanekin batera, udal ekimen bati erantzuten dio; izan ere, Udalak kalitateko ingurunea sortu nahi zuen Cadenas Vicinay hartu zuten industria-lurzoruetan, behin enpresak leku horretan jarraitzeak ez zeukanean zentzurik. Ekintza hau azken urteotan Amaia etorbide guztian Gaztelubideko biribilguneraino egin diren beste batzuen jarraipena da.

Ekintza hauekin, Udalak lurzoru jakin batzuen leheneratzea lortu nahi izan du; izan ere, lurzoruak industriarako erabili izan badira ere, egoitza eremuetatik hurbil zeudenez, erabilera aldatzea komeni zen, betiere, bizikidetza gizatiarrago eta atseginagoa bermatzeko. Egoitza erabilera emateko aukera ere bagenuen, baina uste genuen ez zutela galdu behar ekonomi jardueretarako lurzoru izaera, bertan, hain beharrezkoa den enpleguaren ezarpena sustatzeko. Izan ere, Udalaren beraren aurreikuspenen arabera, 2010. urte honetan Udalaren lehenengo Enpresa Mintegia ezarriko du Ibaiondoko EJPn.

Lortu dugulakoan gaude, eta, era berean, espero dugu auzoan bizi zareten auzotar guztien onerako izatea.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gutuna (pdf, 68 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa