2010-03-16
Txileren aldeko kontzertu solidarioa
Leioako Udalak, Txileko Kontsulatua eta Alonso Ercilla, Pablo Neruda eta Chile Lindo elkarteen laguntzarekin, kontzertu solidarioa antolatu du datorren asterako Txilen eman zen lurrikararen ondorioz izan diren biktimei laguntzeko.
Kontzertua hilaren 24an izango da, asteazkena, arratsaldeko 20.00etan Kultur Leioako Auditoriumean, eta artista hauek hartuko dute parte:
GANBERA MUSIKA
Bikotea: Carlos Castillo (txirula) eta Georgina Barrios (pianoa)
Hirukotea: Enrique Campos (bibolina), Itziar Basagoiti (biolontxeloa) eta Georgina Barrios (pianoa)
DANTZA
Andoni Aresti Dantza Eskolako balleta
PIANOA
Claudio Recabarren
Sarrera 20 eurokoa izango da eta hauekin batutako diru guztia lurrikararen biktimei zuzenduta izango da. Salgai izango dira Kultur Leioan bertan edota BBK-ko Teleka kutxazinetan, www.bbk.es edota 944 310 310 telefonoan bihartik aurrera.
Bestalde, kontzertura etorri ezin direnentzako baina laguntza eskaini nahi dutenentzako diru sarrera egin dezakete 2095.0000.70.9110396534 kontuan, Fila cero “Ayuda a Chile”.
Erlazionatutako dokumentuak:
kartela (pdf, 287 kb)
Partekatu:
Itzuli