Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-02-03 Martxan dira Aldekoenako haur-parkea estaltzeko obrak
Aldekoena parkea / Aldekoena parkea

Leioako Udalak aste honetan hasi ditu Aldekoenako haur-parkean estalkia eraikitzeko lanak. Horri esker, udalerriko umeek 217 metro karratu baino gehiagoko espazio estali batean jolastu ahal izango dute. Udalak 326.700 euroko (BEZa barne) inbertsioa egin du herritarrek espazio berritu honetaz gozatzeko eta lanak lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Euskal Etxeen Plazan, Txorierri Plazan eta Ugarteondon instalatutakoen ondoren, Gobernu taldeak herrian eraikiko duen laugarren parke estalia izango da, haurrei eta haien familiei aire zabalean eta euritik babestuta jolasteko gune berri bat eskainiz.

“Leioako espazio publikoak hobetzen eta dinamizatzen jarraitzeko dugun helburuarekin bat datorren jarduera da. Gure konpromisoa estalitako umeen parke kopuruak gehitzen joatea da, Leioako herritar guztiek beren auzoan jolaserako babestuta dagoen gune bat izan dezaten. Leioako bizilagunek lehenetsitako eskaria da eta, beraz, Udalarentzat ere lehentasunezko jarduera da“, azpimarratu du Iban Rodriguez alkateak.

Aldekoenako estalki berri honek, 2018an Euskal Etxeen Plazako eta Txorierri Plazako parkeetan bezala, naturari egiten zaizkion aipamenak izango ditu ardatz. Horregatik, hobetsitako aukera udalerriaren garapenarekin ezin koherenteagoa da, hainbat berdegune zabal hartzen baititu kontuan naturaguneak herriguneekin bat egiteko helburua betetze aldera. Hala, estalkiak basoetan sortzen diren argi eta itzalen arteko jolasen zulo handi esanguratsuak eskainiko ditu. Era berean, sabaia leuna izango da, pinu-zurezko panelekin osatua, basoaren osagai natural eta erreferentzialaren ideia indartzeko. Gainera, estalkiak malda bat izango du euri-uren bilketa errazteko, eta argiztapen-instalazio bat sartuko da argi gutxiko orduetarako.

Gogoratu behar da leioaztarrek “Basoa” lemari erantzuten dion parte-hartze publikoko prozesu baten bidez helarazitako nahiei erantzuten dien jarduera dela.

Laster, Mendibile eta Zarragabarrena bezalako guneek ere beren haur-jolastoki estaliez gozatu ahal izango dute, Lamiako eta Pinueta ahaztu gabe, horien garapen berriek bide emango baitute antzeko gauzetarako.

Leioak udalerrian zehar sakabanatutako 33 haur-jolasleku ditu; horietaz gain ikastetxeetan horrelako beste 5, eta 9 eremu ariketa egiteko aire zabalean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa