Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-07-07 Trafiko-mozketak Avanzada errepidean, tunela Leioa parean egokitzeko obrengatik Avanzadako tunela Leioa parean egokitzeko proiektuko eraikuntza-obrek trafikoari eragingo diote, igandetik ostegunera arte, gaueko ordutegian.
La Avanzada. / Avanzada.

Uztailaren 9tik uztailaren 13ra (osteguna), autobia itxi egingo da Bilboko noranzkoan, gaueko ordutegian, 23:30etik 05:30era bitartean. Horren arrazoia da Avanzadako tuneletik igarotzen diren ibilgailuen segurtasuna, hesian aurrez fabrikatutako blokeen horma eraisteko lanen ondorioz. Zirkulazioa tunelarekiko paraleloan dagoen zerbitzu-bidetik desbideratuko da.

Gainera, data berberen artean, autobiaren errei motela, Getxoko noranzkoan, itxi egingo da hiri-zatian, igandeko 22:00etatik osteguneko 06:00etara bitartean.
Eragin horren arrazoia da lubakiaren azpitik igarotzen diren ibilgailuen segurtasuna, zerbitzu-bideen goiko aldean egiten ari diren lanen ondorioz.

Aldaketa eta eragin guztiak eguraldiaren, bide-kudeatzailearen baldintzen, garraio berezien eta bestelakoen araberakoak izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa