2023-08-07
Trafikoan eragin berria Avanzadan
Avanzadako tunela Leioa parean egokitzeko proiektuko eraikuntza-obrek trafikoari eragingo diote, astelehenetik ostegunera arte, gaueko ordutegian.
Abuztuaren 7tik aurrera, autobiako errei geldoa, Bilborako noranzkoan, eten egingo da herrigunean, asteleneko 22:00etatik osteguneko (abuztuak 10) 06:00etara. Eragin horren arrazoia da lubakiaren azpitik igarotzen diren ibilgailuen segurtasuna, zerbitzu-bideen goiko aldean egiten ari diren lanen ondorioz.
Aldaketa eta eragin guztiak eguraldiaren, bide-kudeatzailearen baldintzen, garraio berezien eta bestelakoen araberakoak izango dira.