Ba al da zerbait hoberik barre eraginarazi eta magia egitea baino? Sorpresa eta barreak egongo dira Mag Lari ilusionistaren eskutik. Bere osagai gogokoenez baliatuta, hots, elegantziaz, ironiaz eta bere presentzia eszenikoaz, ekitaldi ahaztezina egingo du.
Agerpenak eta desagerpenak, publikoaren partaidetza eta ilusio handiak, argi ikaragarriekin eta axolagabe utziko ez zaituzten musika hautaketa batekin.
Irribarreak eta Magia, erritmo bizkorreko sekulako ikuskizuna, derrigorrez ikusi beharrekoa.