Leioak bat egingo du irailaren 22an, igandea, nire Autorik gabeko Egunarekin.
Egun osoan zehar, zirkulazioa moztuko da Elexalde etorbidean, Udaletxeko biribilguneraino, eta baita Iparragirre etorbidean ere, erdigunetik igarotzean eta zirkulazioaren bi noranzkoen zerbitzu-bideetan.
Horrela, ibilgailuentzako ohiko bi bide horiek oinezkoek hartuko dituzte, eta goizez, 11:00etatik aurrera eta eguerdira arte, aisialdirako hainbat proposamenez gozatu ahal izango dute; kirol-jarduerak, bizikleta birziklatuekin eg erakusketa eta patinen eta bizikleten gune bat txikienentzat.
Gainera, egun horretan "Umeen Bizikleta Festa" egingo da, Erandio, Leioa eta Berangotik igaroko dena. Leioako kaleetatik 11:30ean igarotzea aurreikusten da.