Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-30 Eskerrik asko
jaiak / jaiak

Udako sasoiari hasiera ematen dizkioten San Juan jaiek normaltasunez garatu dira aurten, inongo istilurik gabe. Horregatik, Udal Gobernu Taldeak leioaztar guztiei eta Leioara hurbildu diren guztiei zorionak helarazi nahi izan dizkie izandako eta erakutsitako herritartasunagatik.

Esan beharrekoa da, joan den ekainaren 23 eta 24, hau da asteazkena eta osteguna, leioaztarrei bereziki zuzendutako jai egunak izan zirela. Bestalde, ostirala 25 eta larunbata 26an Leioak kanpoko hainbat bisita jaso izan zituen. Bisita hauen gehiengoak garraio publikoa erabili zuen, hori dela ez zen trafiko istripurik egon eta garraio publikoek ere normaltasunez lan egin zuten.

Burua erabilita jaiaz gozatzeagatik zorionak emateaz gain, Leioako Udalak ostalaritza lokalei ere zoriondu nahi izan die euren portaerengatik. Kanpoko barra eta musika eskatu zituzten 12 lokalak zehatz mehatz bete zituzten ordutegiak eta bestelako arauak. Hori dela eta, bakoitzak jarritako 1.800 eurotako fidantza berreskuratuko dute.

Bestalde, txosnetako batzordeak ere musika eta itxierari buruz ezarritako arau guztiak bete zituzten normaltasunez. Honetaz gain, orokorrean pankarta eta kartel iraingarrien gaineko araudia bete egin da, salbuespen baten bat izan delarik.

Beste behin ere, Udaltzaingoak kaleko saltzaileen zonaldea kale baten kokatzea erabaki izan du, Elexalde kalean hain zuzen ere. Honekin kontrol handiago bat ezartzen da eta erosleentzako ere erosotasun handiagoa suposatzen da. Aurten 80 postu izan diren kalean, hauek zozketa baten bidez aukeratuak izaten dira eta salneurri sinboliko bat ordaindu behar diote Udalari.

Kaleko seinalizazioari dagokionez, eta hiri-altzariak (zakarrontziak, bankuak, eskudelak...) zein loren narriadura edota lapurreta, eskasak izan dira aurten Udaltzaingoaren txostenen arabera.

Istilu garrantzitsu bakarra bat izan dugu Leioan, gazte bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten zauri arinengatik hainbat gazteek eraso eta gero. Salaketa jarrita dago jada eta prozesua irekita mantentzen da.

Alkohola eta drogak

Bulebarrean Gurutz Gorriko karpa bat izan zen zauri arina eta intoxikazio etilikoak artatzeko batez ere. Hemen ere ez zen aglomeraziorik eman.

Honetaz gain, Kutxa Metafisikoaren gunean testing programa izan zuten eskura parrandazaleek. Bertan bakoitzak zituen drogak aztertzen zituzten kalitatea eta purutasuna aztertzeko kontsumitu aurretik. Honekin batera, Udaltzaingoak banatutako kit batzuk eman ziren, hauekin kotxea hartu aurretik bakoitzak zuen alkohol tasa jakin ahal izan zuten parandan izan zirenak.

Datu ezkor baten moduan, alkoholarengatik eragindako pertsonen kopurua nabari igo egin zela azpimarratu behar dugu, agian jai egun hauetan izandako tenperatura altuek ere eragin izan zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa