Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-07 Lamiako-Txopoetako hiri berroneratzea aurrera doa
lamiako / lamiako

Lamiakoko auzoan 55 etxebizitza hartuko dituzten eraikin bi egiteko baimena eman berri du Leioako Udalak. Lizentzia hau Lamiako-Txopoetako Barne Erreforma eta Birgaitze Plan Berezi anidaren bigarren fasearen barruan kokatzen da, lehenengoa orain dela gutxi arrakastatsu amaitu eta gero.

BEBPBa hiri-berrikuntzarako jarduera da, Langileria kaleak elkartzen dituen bi auzoak berriztatzeko hain zuzen ere. Honen barruan bi fase desberdin daude baina elkarrengandik oso lotuak daudenak. Lehen fasea honen barruan hainbat ekintza sartu izan dira: alde batetik etxebizitza zaharren eraispenak, bestetik etxebizitza libreko eraikin bat altzatzea, eta azkenik Babes Ofizialeko Etxebizitzen eraikina egitea aipatutako eraispenetan etxe barik geratu ziren auzoko herritarrak finkatzeko. Guzti hau gaur egun eginda dago jada.
BEBPB-ren bigarren fasean gainontzeko etxebizitza libreen eraikin berriak kokatzen dira, honekin batera inguruetako egokitzapena ere sartzen da. Hasieran aipatutako baimen berria bigarren fase honetako lehen urrats honi dagokio.

Proiektu potolo honetaz at, baina Lamiako-Txopoetako hiri berroneratzearen ekintza orokorrari lotuta, uda honetan Langileria kalearen beste aldean kokatzen ziren eraikin gehienak eraistu dira, Delta de Lamiako eta L.A.N lantegiak barne, eta hauek sortutako orubeen zelaitzea ere egin da. Momentu honetan egiteke dagoena ALESA lantegiaren eraisketa baino ez da, horretarako bere jarduera jarraituko duen tokira aldatu beharko da, iragarpenen arabera urtea amaitu baino arinago burutuko dena.

Eraiste hauek Lamiako-Txopoetaren irudi berria utzi digute, birgaikuntza prozesuaren lehen emaitzak ikusten hasi dira, etorkizuneko irudia gero eta hurbilago izanik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa