2010-09-16
Europako Mugikortasun Astea
Gaurtik datorren asteazkenera arte ospatuko da
Gaurtik hilaren 22ra bitartean Europako Mugikortsun Astea ospatuko da hainbat hiritan, hauen artean Leioan. Egun hauen helbururik garrantzitsuena herritarrei garraio bide iraunkorragoak erabiltzea bultzatzea da, adibidez txirrindua edota oinez ibiltzea ohiko autoa erabiltzearen ordez.
Guzti hau herritarrei helarazteko eta aste hau behar den bezala ospatzeko Leioak hainbat ekintza antolatu ditu non kirola eta musika ez diren faltan izango.
Larunbata, irailak 18: Oinezkoen martxa goizez, zinema saio doblea arratsaldez, eta musikale egun osoan zehar.
Igandea, irailak 19: Zinema saio doblea arratsaldez, eta musikale egun osoan zehar.
Azteazkena, irailak 22: Sabino Arana kalea kotxeentzako zarratuko da eta oinezkoek hartuko dute kalea.
- 10.00etatik 12.00etara: Patinak kalean.
- 12.30ean: Kaleko dantza (Andoni Aresti dantza eskola ikasle zein irakasleen eskutik)
- 17.00etatik 19.00etara: Patinak kalean
- 18.00etan: kale antzerkia (La Route)
- 19.00etan: kale antzerkia (La Route)
- 19.20ean: Kaleko dantza (Andoni Aresti dantza eskola ikasle zein irakasleen eskutik)
Eta aste osoan zehar Bizibideak egiteko aukera izango dugu, hau da, Leioako txoko esnaguratsuenak oinez edo txirrinduz ezagutzeko helburuarekin egin diren hainbat ibilaldi desberdin.
Honetaz gain, Leioako Udalak, atxikitze gutuna ere sinatu du aurten, honekin hainbat konpromiso hartzen ditu udalerria hobetzeko iraunkorragoa eginez eta jasangarriago ere. Konpromiso hauen artean neurri finkoak azpimarratu behar ditugu, hau da, Udalak kaleetan egiten dituen hobespenak, aurten bidegorri sarearen luzatzea izango dena eta txirrindua aparkatzeko hainbat zonaldeen ezarpena.
(aldizkarian informazio gehiago)
Partekatu:
Itzuli