Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-02 Asteburu honetan izango da Leioako Eskulangintza Azoka Leioako Eskulangintza Azokaren XXXI. edizioa
artesania / artisautza

Asteburu honetan, hilaren 5, 6 eta 7an, Leioako Boulevardean, Euskal Herriko eskulangintza mota guztien erakusketa eta tailerrak izango dira. Guztira 27 erakustoki ezberdin izango dira gure artisauen lanak ikusteko edo erosteko, eta denak Kalitatezko ziurtagiriarekin.

Erakusketaz gain hiru tailer antolatuko dira artisauen lana gertutik ezagutzeko. Lehena zura tailatzearena izango da, bigarrena burdin lantzea eta hirugarrena zura tailatzearena.

Azokaren ordutegia, beraz, ostiralean 17.00etatik 21.00etara izango da eta larunbata zein igandean, azoka bisitatzeko mantenduko den ordutegia hurrengokoa izango da; goizean 10.30etik 14.30era, eta arratsaldean 17.00etatik 21.00etara.

Baina eskulanetaz gain gastronomia ere protagonista izango da asteburu horretan. Gure baserrietako produkturik gozoenak dastatzeko aukera izango dugu Leioan. Dastaketa honen ordutegia, berriz, desberdina izango da, larunbatean 19.00etatik 20.00etara eta igandean 12.00etatik 14.00etara.

Esan beharrekoa da ere, azokara hurbiltzen diren guztien artean artisauek egindako produktu bereziak zozketatuko direla.

Erlazionatutako dokumentuak:

Diptikoa (pdf, 255 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa