2010-11-25
Enpresari txikientzat zuzendutako jardunaldiak
Behargintzak udalerriko enpresei zuzenduriko Leioa Sareak Eraikiz proiektuaren deialdia gidatuko du
Leioa Sareak Eraikiz plana udalerriko mikroenpresei zerbitzuak eskaintzeko proposatu da, izan ere, laguntza behar dute egungo egoera ekonomikoa gainditu ahal izateko. Plana 2010eko uztailaren eta 2011ko maiatzaren artean egingo da, eta Behargintzak zuzenduko du.
Batetik, mikroenpresek dituzten beharrak landuko dira, eta, bestetik, sinergiak egingo dira bi sektoretan. Gainera, komunitatearen kontzeptua landuko da, udalerriaren beraren lehiakortasuna hobetze aldera. Harremanak zeharka landuko dira, eta konfiantzari arreta berezia eskainiko zaio. Halaber, sormen-lana garatzeari aukera ematen dion giroa ere sortuko da.
Helburuak
Prozesuaren barruan, bi helburu bereizten dira argi eta garbi:
• Metodologia bat sortzea, sinergiak sustatzeko sektoreen artean eta sektoreen barruan.
• Mikroenpresek dituzten beharrak hornitzea, enpresa berritzaileagoak izateko.